2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

LEHENENGO KLASEA


Kaixo lagunak!!


Gaur lehenengo klase eguna izan da eta blog bat nola egiten den ikasi dugu. Hasieran dena berria izan da, ez daude edukirik eta espazio txikia da, horregatik, pixka bat kostatu zaigu baina apurka-apurka nola erabiltzen den ikasiz goaz. Horretaz gain, etiketak, orriak etab zertarako erabiltzen diren ikasi dugu.

Gaur landu dugun gaietariko bat ikaskuntza kolaboratiboa izan da. Elkarlana eta lankidetza heziketa bultzatzea dira helburu nagusiak. Haurrak taldean lan egiten, ikaskideen iritziak baloratzen eta besteek egindako lana erabil dezaketela ikas dezaten, beste hainbat gauzen artean. Guztiok batera lan eginez, prozesu eta emaitza hobeago bat lortu ditzaketela ikusiz.


Horretaz gain, Web 2.0-ren garrantziaz hitz egin dugu. 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da.


Ikaskuntza prozesurako oso baliagarria da eta beste ikuspuntu batetik ikasteko aukera ematen du.