AURKEZPENA




Laura Hernando naiz. Haur Hezkuntzako 2. mailako ikaslea. Blog honetan IKTak Haur Hezkuntzan nola erabili daitezkeen inguruko gauza interesgarriak aurkituko dituzue.

IKT-ak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak dira. Helburua informazioaren gizartetik jakintzaren gizartera abiatzea da. Horretarako, ikasleok kontzientzia hartu beharko genuke gaur egungo gizartean informazioak eta ezagutzaren kudeaketak daukaten garrantziaz. Beste alde batetik, irakasleok informazio konpetentziarekin eta ezagutzen kudeaketarekin lotuta dauden estrategiak ezagutzea eta erabiltzea. Azkenik, ikasleek “eginez” hobeto ikasten dutenez, ikaskuntza esanguratsua lortuko badugu, nahitaezkoa izango da informazio konpetentziaren eta ezagutzaren kudeaketaren ikaskuntza prozesua aktiboa, dinamikoa eta praktikoa izatea. Funtsezkoa da ikasleen ikuspegia eta pentsamendua aldatzea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina