Gaurko klasean, aurkezpenekin jarraitu dugu.
Lehenengoak guk izan gara. Gure gaia Eskola 2.0 da, baina Eskola Tradizionalari buruzko hainbat kontzeptu azaldu ditugu konparaketa bat egiteko eta bien arteko desberdintasunak ondo ikusteko. Gure aurkezpena egiteko guk prestatutako "Google Site"-a erabili dugu. Bertan Eskola 2.0, Eskola Tradizionala, IKTak Haur Hezkuntzan etab.-rei buruzko informazio interesgarri ikusteko aukera dago. Gure aurkezpena dinamikoagoa egiteko, taldeka egiteko zenbait galdera prestatu ditugu. Lehenengo eta behin galderak inolako informaziorik gabe erantzuteko eskatu diegu (Eskola Tradizionala) eta bigarrenik, ordenagailua, mugikorrak edo bestelako infomazio iturriak erabiliz (Eskola 2.0). Haien eragina positiboa izan da eta gogotsu parte hartu dute. Galderak hoberen erantzun duen taldeak irabazlea izan da eta gure Google Sitean haien blogak gomendatu eta haiei buruz ondo hitz egiteko konpromisua hartu dugu.
Bigarren taldea, IKT baliabideak eta Adimen Emozionalari buruzko lana egin dute. IKT-ei buruzko garrantzia aipatu dute. Adimen Emozionala horrela definitu dute: Gure emozioak eta besteenak ezagutzeko gaitasuna da. Gero, bideo bat jarri dizkigute. Ondoren, bi ariketa egin ditugu, bata post-it batzuk (emozioak idatzita daudelarik) bekokian itsatsi eta klaseko jendeak duzun emozio hori imitatzen saiatu behar ziren, besteak asmatu arte. Beste ariketa, egoera bat idatzi behar genuen paper batean, eta gero denak poltsa batean sartu, ostean korroan jarri eta musika jarri dute poltsa bueltak eman zitzan. Gelditzerakoan, pertsona horrek paper bat hartu eta egoera horren emozioa asmatu behar zuen.
Azken aurkezpena, Reggio Emiliari buruzkoa izan da. Talde honek "Mindomo" izeneko tresna erabili dute haien aurkezpena egiteko. Ikasleek esperientziatik ikasten dutela esaten du Reggio Emiliak. Jarraian bideo bat jarri digute, Los 100 lenguajes del niƱo izenekoa. Aurkezpenarekin amaitzeko oso ariketa dibertigarria proposatu digute. Klasea bi taldetan banatu dute, talde bat umeak izan dira eta beste taldea behatzaileak. Umeek itsasontzi bat sortu dute material eta modu desberdinekin. Gainera, haiek bakarrik egin dute lan guztia, hau da, ez dute behatzaileen laguntza jaso. Behatzaileek prozesua aztertu eta argazkiak zein bideoak egin ditugu. Oso ariketa dibertigarria eta originala iruditu zaigu. Umeak bezala sentitu gara. Irudimena lantzeko ariketa izan da eta hainbat baliabide desberdinak erabili ditugu.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina