IKT klasean gure lanarekin jarraitu dugu. Bilatu dugun informazio guztia bildu eta ondo antolatu dugu. Gure lana ia amaituta dago, bakarrik aurkezpena prestatzea falta zaigu. Hau izan da lortutako emaitza:
Scoop it
Google Sites
2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena
2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena
SCOOP IT ETA GOOGLE SITES
Gaur IKT klasean Scoop
It eta Google Sites programak lantzen egon gara.
Taldea bi zatitan banatu dugu eta bakoitza programa bati buruz ikertzen egon
da. Niri Scoop It buruz ikertu dut eta hainbat gauza interesgarri ikasi
ditut. Scoop it informazioa, artikuluak, bideoak
etab. konpartitzeko era bat da. Behin kontua eginda, zuk nahi dituzun gauzak
bilatu eta konpartitu ditzakezu zure Scoop It-ean. Horretaz gain, zure
gauza propioak igo ditzakezu bertan partekatzeko. Gure gaiarekin erlazionatuta dauden bideo eta informazio interesgarria partekatzen joan gara.
Google Sites aplikazio dohain bat da era erraz
batean web orri edo leku bat sortzeko. Bertan gure orri propioa sortu
dugu Eskola 2.0-ari buruzko informazio, bideo, argazki eta webgune interesgarriekin.
2014(e)ko azaroaren 8(a), larunbata
2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena
HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
Hezkuntza aireberritzeko aitzakia testua irakurri dudanean, galdera hauek etorri zaizkit burura:
-Zein da haur hezkuntzako umeen iritzia IKTak eskolan erabiltzeari buruz?
-Zenbat urterekin hasi behar da IKTak eskolan erabiltzen?
IKTak eskolan erabiltzea aukera ezinhobea da. Gaur egun hainbat teknologia berriekin, hala nola, ordenagailua, mugikorra, telebista, DVD etab. oso onuragarria da metodo hauek klasean erabiltzea. Baliabideak anitzak dira eta ikasleen artean lankidetza sustatzen da. Haurrek askatasuna izan behar dute gauzak eta programa desberdinak esploratzeko baita erabiltzeko ere. Konpromisua eta jarrera arduratsua izatea oso garrantzitsua da, baliabide hauek eskaintzen dituzten onurak aprobetxatzeko.
ESKOLA 2.0
Gaur klasean talde-lan bat egin beahr dugula azaldu digute. Hainbat gai zeuden aukeratzeko
eta guk Eskola 2.0 gaia aukeratu dugu. Horren inguruan informazioa, bilatzen, aztertzen eta komentatzen egon gara.
Eskola 2.0 gure ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, IKTak heziketan eragiteko beharrezko baliabideaz horniturik. HELBURUAK:
- Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
- Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
- Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
- Eten digitala murriztea.
- Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)