2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

AGUR BENHUR!

Bueno ba... amaitu dira IKT klaseak, hau nire azken sarrera da! Aste hauetan zehar gauza asko ikasi ditut. 

Hasteko, blog bat egiten eta erabiltzen ikasi dut. Oso tresna interesgarria eta erabilgarria iruditu zait, izan ere, bertan zuk nahi dituzun sarrera, orri, argazki, bideo etab jarri eta konpartitu ditzakezulako. 
Horretaz gain, Google Sites baliabidea erabiltzen irakatsi digute. Bertan web orri edo leku bat sortzen duzu eta nahi duzun informazioa jartzeko aukera dago. Gainera, Scoop It-a ere erabili dugu, informazioa, artikuluak, bideoak etab. konpartitzeko era bat dena.  Erabili dugun beste baliabide interesgarri eta original bat, Glogster da, aurkezpenak era dinamiko eta dibertigarrian egiteko aukera ematen diguna. 

Talde lanean ere aritu gara. Niri Eskola 2.0-ren gaia tokatu zait. Oso gai interesgarria eta garrantzitsua iruditu zait eta gai honi buruz lan polita egin dugula uste dut. Nire taldekoekin ez dut inolako arazorik izan, gogotsu lan egin dugu eta emaitza ona izan da. 

Amaitzeko, klaseak zenbaitetan luzeegiak iruditu zaizkidala aipatu beharra dago, izan ere, ordu pila bat pasatu ditugu pantailari begira eta zenbaitetan "ordenagailu" aurpegia geratu zaigu. Hala ere, klase interesgarriak eta onuragarriak izan direla uste dut. Espero dut laster berriro horrelako zerbait egiteko aukera izatea, pena merezi du ta!



2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

AURKEZPENEKIN JARRAITUZ...

Gaurko klasean, aurkezpenekin jarraitu dugu.
Lehenengoak guk izan gara. Gure gaia Eskola 2.0 da, baina Eskola Tradizionalari buruzko hainbat kontzeptu azaldu ditugu konparaketa bat egiteko eta bien arteko desberdintasunak ondo ikusteko. Gure aurkezpena egiteko guk prestatutako "Google Site"-a erabili dugu. Bertan Eskola 2.0, Eskola Tradizionala, IKTak Haur Hezkuntzan etab.-rei buruzko informazio interesgarri ikusteko aukera dago. Gure aurkezpena dinamikoagoa egiteko, taldeka egiteko zenbait galdera prestatu ditugu. Lehenengo eta behin galderak inolako informaziorik gabe erantzuteko eskatu diegu (Eskola Tradizionala) eta bigarrenik, ordenagailua, mugikorrak edo bestelako infomazio iturriak erabiliz (Eskola 2.0). Haien eragina positiboa izan da eta gogotsu parte hartu dute. Galderak hoberen erantzun duen taldeak irabazlea izan da eta gure Google Sitean haien blogak gomendatu eta haiei buruz ondo hitz egiteko konpromisua hartu dugu.



Bigarren taldea, IKT baliabideak eta Adimen Emozionalari buruzko lana egin dute. IKT-ei buruzko garrantzia aipatu dute. Adimen Emozionala horrela definitu dute: Gure emozioak eta besteenak ezagutzeko gaitasuna da. Gero, bideo bat jarri dizkigute. Ondoren, bi ariketa egin ditugu, bata post-it batzuk (emozioak idatzita daudelarik) bekokian  itsatsi eta klaseko jendeak duzun emozio hori imitatzen saiatu behar ziren, besteak asmatu arte. Beste ariketa, egoera bat idatzi behar genuen paper batean, eta gero denak poltsa batean sartu, ostean korroan jarri eta musika jarri dute poltsa bueltak eman zitzan. Gelditzerakoan, pertsona horrek paper bat hartu eta egoera horren emozioa asmatu behar zuen.




Azken aurkezpena, Reggio Emiliari buruzkoa izan da. Talde honek "Mindomo" izeneko tresna erabili dute haien aurkezpena egiteko. Ikasleek esperientziatik ikasten dutela esaten du Reggio Emiliak. Jarraian bideo bat jarri digute, Los 100 lenguajes del niƱo izenekoa. Aurkezpenarekin amaitzeko oso ariketa dibertigarria proposatu digute. Klasea bi taldetan banatu dute, talde bat umeak izan dira eta beste taldea behatzaileak. Umeek itsasontzi bat sortu dute material eta modu desberdinekin. Gainera, haiek bakarrik egin dute lan guztia, hau da, ez dute behatzaileen laguntza jaso. Behatzaileek prozesua aztertu eta argazkiak zein bideoak egin ditugu. Oso ariketa dibertigarria eta originala iruditu zaigu. Umeak bezala sentitu gara. Irudimena lantzeko ariketa izan da eta hainbat baliabide desberdinak erabili ditugu.


2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

LEHENENGO AURKEZPENAK

Gaur irakasleak "Google Sites"-i buruz hitz egin digu. Bertan irakasleak, guk egindako proiektuak batu egin ditu eta guretzako ere baliagarria izatea lortu du. Gero aurkezpenak hasi dira.
Lehenengo taldeak konpetentzia digitalen inguruan hitz egin du. Talde honek, "Glogster" izeneko baliabidea aurkeztu digute. Aurkezpenak egiteko oso baliabide ona eta originala iruditu zait, izan ere, aurkezpenak era dibertigarriago eta dinamikoago batean egin ditzakezu.




Bigarren tadeak "Scoop It"-i buruz hitz egin digute. Bertan zituzten zenbait bideo erakutsi digute eta haien aurkezpena bideokin egiten jarraitu dute. Gero, postprograma bat zer den azaldu digute eta bukatzeko taldeak sortutako ipuin bat aurkeztu digute, Power Point bidez egindakoa. 
Jarraian, irakaslearen gaitasun digitalari eta gelako portfolioari buruz hitz egin dute. Marc Prenskyren argudioetan oinarritu dute haien lana, "Nativo Digital" eta "Inmigrante Digital"aren argudioan. Mapa digitalei buruz ere hitz egin dute. Horren ostean, Eskola 2.0ari buruz hainbat ideia komentatu dituzte. Gainera bideo bat erabiliz, blog baten funtzioa zer den azaldu digute. Azkenik, Redes programaren bideo bat jarri dute Mark Prenskyren "Nativos Digitales" argudioari buruzkoa.


 
Hirugarren taldeak, "Bretxa Digitala"-ren gaia aukeratu du. Aurkezpena bideo batekin hasi dute. Bretxa Digitalaren azalpen bat eta abantailak eta desabantailak azaldu ondoren, beste bideo batzuk bat jarri dituzte. Hori egin eta gero, konpetentzia digitalak aurkeztu dizkigute eta bretxa digitala nola ekiditu daitekeen azaldu digute. Gero hezkuntzan dituen ondorioak aipatu dituzte, aintzinean eta orainean dauden ezberdintasunak esanez. IKT eta ikasketa koperatiboaren arteko erlazioa lotu egin dute. Ostean, ariketa praktiko bat planteatu dute.




Azken taldeak, IKT-en erabilerari buruzko aurkezpena egin dute. Hasteko "TIC ala TAC?" bideoa jarri digute, oso interesgarria izan dena. Ondoren, ariketa bat egiteko esan digute, fruten alorrean joko bat asmatu behar izan dugu. Gero bideo bat jarri digute, gogoeta bat helburu duena. Gainera, IKT-ak ikuspegi konduktista eta konstruktibistarekin lotu egin dute. Ostean Ibaizabalek haur hezkuntzarako proposatutako helburuak erakutsi dizkigute baita horren inguruko kritika ere. Amaitzeko, beste ariketa bat egitea planteatu digute taldeka.